Bilboko Gaueko Maratoiaren hasiera ordua atzeratu dute

uriola.eus 2014ko urr. 9a, 15:00

Athleticen eta Vigoko Celtaren arteko partiduaren irteera aldi berean izan dadila ekiditeko, ordubete atzeratu du Udalak maratoia. Urriaren 18an, 20:30ean abiatuko da Guggenheimeko zabaldegitik.

Bilboko Gaueko Maratoiaren VI. edizioa, Bizkaiko hiriburuan hurrengo 18an ospatuko dena, Guggemheim museoko zabaldegitik abiatuko da 20:30ean, eta ez 19:30ean, hasiera batean aurreikusita zegoen moduan.

Bilboko Udalak horrela erabaki du lasterketaren hasiera, zeinean Maratoia (42K), Maratoia Erdia (21K) eta Lasterketa Pirata sartzen diren, eta egun horretan izango den Bilboko Athleticen eta Vigoko Celtaren arteko partiduaren irteera aldi berean izan dadila ekiditeko.

 

www.bilbaomarathon.com