Munduko Pilota Batzarrak Jai Alai World Tourreko bigarren edizioa antolatu du eta iaz bezala, PRO-AM zirkuitoarekin jarriko da martxan.
Iazko lehen edizioari jarraipena emanaz, baina aurten lehiaketak bikoiztuz, zesta puntalari onenak martxan jarriko ditu Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta Munduko Pilota Batzarrak gidatzen duen zirkuituak. Bilboko Udala ere bidelagun da proiektuan eta bizkaiko hiriburua egoitza nagusietako bat izango da denboraldi berrian ere.
PRO-AM lehiaketan ‘Ameriketara’ joan ez diren pilotari profesionalekin batera, dauden amateur nabarmenenak jokatzeko aukera izango dute. Ekitaldi berriari Durangon emango zaio hasiera San Fausto jaiak tarteko.
Durangoko egun handienean, urriaren 13a San Fausto eguna, jokatuko da bertoko PRO-AM Sariketaren lehen jaialdia; finalaurrekoak hain zuzen.
Lehen partiduan, Binakako MPB Txapelketa irabazitako Egiguren eta Erkiagak jokatuko dute. Aurrelariak Zabala izango du bizkar zain eta Jagoba Narbarte gipuzkoar gaztearekin jokatuko du ostera atzelari lekeitiarrak. Ostean, Ithurria-Ekhi eta Arbe-Madarieta neurtuko dira beste lehia orekatu batean.
Azken jaialdia, garailea erabakiko den finala tarteko, urriaren 17an jokatuko da iluntzeko 19:00etan hasita eta ETBko kamerak testigu.
Horrela, Mexiko, Gasteiz eta Bilbao, besteak beste, txapelketaren egoitzak izango dira.