Proba hau Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegiaren barruan dago. Lasterketak hiriko ibilbidea bat izango du, 18,5 km eta Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan izango da.
Taldeka hartuko da parte, eta nahi duten emakume guztiek eman ahal izango dute izena, edozein kategoriatan, federazioaren lizentzia izan ala ez.
Talde bakoitzeko gehienez ere sei (6) parte-hartzailek eman dezakete izena, eta taldeko lehenengo hirurek puntuk lortuko dituzte sailkapenerako.
Erakundeek (enpresek, klubek, ikastetxeek...) aukera izango dute lasterketan talde batzuk inskribatzeko; honela izendatuko dituzte taldeak: enpresaren izena gehi dagokion letra (A, B, C...).
Talderik izan ezean, banaka eman daiteke izena eta antolatzaileek talderen batean kokatuko dute probaren egunean.
Kategoria irekian 2 sailkapen bereizi egongo dira:
• Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren erakunde babesleak eta/edo laguntzaileak.
• Kategoria librea; lagunek, familiakoek, auzokoek...
Urriaren 21ra arte egongo irekita izena emateko epea, Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren web orrialdean: www.bizkaialde.net
Probaren egunean ezin izango da izenik eman.
Parte hartzeko lekuak mugatuta daude: proba bakoitzean izena ematen duten lehenengo 60.
Proba hasi baino ordubete lehenagora arte jaso ahal izango dira dortsalak, helmugaren ondoan jarriko den idazkaritzan.
Kategoria bakoitzean sailkatzen diren lehenengo hiru (3) taldeek jasoko dute saria.
Bizkaiko Atletismo Federazioko epaileek kontrolatuko dute lasterketa. Erreklamazioak –halakorik badago– probaren arbitro-epaileari egin behar zaizkio.
Anoa duen poltsa bat eta babesleen opari batzuk jasoko dituzte proba amaitzen dutenek.