Gizarte laguntzak "beharrezkoen direnean", Jaurlaritzaren murrizketa "zorrotzak" salatu dituzte

uriola.eus 2014ko urr. 29a, 11:37

Lanbidek kudeatzen dituen gizarte laguntzen jasotzaileen erdiak, 65.500 familia inguru dira prestazioen jasotzaile, babes "sistematik kanpo" geratuko direla iragarri dute Bizkaiko hainbat gizarte eragilek. Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean, eskubide sozialen "luperatzea" irudikatu dute.

Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren egungo "doitze eta lintxamendu publiko" politikak errefuxatu dituzte gaur goizean murrizketek kaltetutako herritarrek. Horretarako, luperatzaile mozorroa soinean zuten bi lagunek "eskubide sozialak luperatzeari" ekin diote, "hile amaierara heltzeko zailtasunak dituzten edota langabe dauden pertsonen tristura eta samina adierazteko".

Egungo krisi testuinguruan, gizarte laguntzak "beharrezkoen direnean", Eusko Jaurlaritzak laguntzen partidetan buruturiko murrizketa "zorrotzak" gaitzetsi dituzte. Adibide bezala jarri dute joan den udan EAEko herrietan gertatua: "Gizarte Larrialdietako Laguntzak agortu ziren". Eragileen esanetan, aurrekontu "nahikoa ez izateagatik". Bigarren adibide bat ere aipatu dute, Lanbideko prestazioak eskuratzeko "baldintza berriak", hain zuzen. Baldintza horiek aplikatuz gero, "milaka pertsona prestazio gabe utziz".

Horrela, Lanbidek kudeatzen dituen gizarte laguntzen jasotzaileen erdiak, 65.500 familia inguru dira prestazioen jasotzaile, "euskal babes sistematik kanpo" geratuko dira.

Eusko Jaurlaritzaren "ohiko praktika oker eta murrizketen aurrean", eskubide sozialak murriztu ordez, eskubide horiek "ugarituko" dituen politikak eskatu dituzte eragileek.