Kontsumo arduratsua sustatzen dute, kontzientziazio eta informazio ekintzak eginez. Beraien eginkizuna da energia bezalako oinarrizko ondarea berreskuratzeko herritarren eskaera bideratzea.
Kooperatiba herritarra den aldetik, berdinen artean lan egin eta erabakitzen dute, bazkide bat boto bat delako, tokiko garapen ekonomikoaren alde. 2012an hasi zuten kooperatiba-ibilbidea, eta, egunez egun, bazkide gehiago dira. 2014ko irailean, dagoeneko 2.000 bazkide ziren, eta helburua da herritar, enpresa txiki eta entitate publiko gehiagorengana iristea. oiener erakunde apartidista da, egungo sektore energetikoaren ereduari alternatiba bat eskaintzeko lagundu nahi duten gizarte eragile eta eragile politiko orori irekia.