Sabin Etxetik Mazarredo zumardian dagoen Lanbideko bulegoraino burutu dute martxa gizarte eragileetako kideek 2015eko Eusko Jaurlaritzako aurrekontuetan aurreikusten den murrizketa gaitzesteko. 21 miloitik 20,5 miloira mugatuko dira Gizarte Larrialdietako Laguntzak (GLL) 2015eko aurrekontu proiektuaren arabera. "Hori, gure gizartean porbreziaren egoera areagotzen ari denean", adierazi dute.
Eusko Jaurlaritzari gizartearen "aurkako neurriak" hartzea leporatu diote: "Gizarte laguntzen onuradun diren familiak gutxituko diren aurreikuspenean oinarritu da Jaurlaritza, ez euren ekonomia hobetuko delako baizik eta gizarte laguntzak eskuratzeko betebeharren gogortzea ezarri duelako".
Murrizketen ondorioz, "Udaletan berriro ere diru partida agortuko da uda garairako", iragarri dute erdi larrugorritan dozena bat lagunek. Bilbo erdigunean biluztea erabaki dute, eta "barruko arroparekin" kaleratu dira.
Espedientea larrugorritan espazio publikoan ibiltzegatik
Pertsona bakarra izan da larrugorritan protesta egin duena. Gainontzekoek gantzontzilloak jarrita zeuzkaten. Martxaren erdialdean, Mazarredo zumardiko 25aren parean, Ertzaintzak Espazio Publikoaren Erabilerarako Ordenantza urratzeagatik expedientea zabaldu diola jakinarazi dio protestaldiaren arduaradunari. Agenteak adierazi duenez, kalean egitekoa zen ekimenerako baimena eskatzean "termino zuzenak", partaideak biluztekoak zirela alegia, ez zehazteagatik.