EH Bilduk eskatuta, BBVAk Plaza Biribilean egitekoa zuen erreformaren xehetasunak eman zituen atzoko lan batzordean Eduardo Maizek. Hirigintza zinegotziaren esanetan, plazak "50 metroko baino ez zituen galduko" eta plazan eraikitzekoak ziren merkatal guneek "ehunka lanpostu batzuk" sortuko zituzten.
Adostasun faltagatik bertan behera geratu da proiektua. Maizen aburuz hiriak "aukera bat" galdu du.
PP izan da EAJrekin batera BBVAren erreformaren aldeko oposizioko alderdi bakarra. Luis Hermosa popularrarentzat proiektua gelditzeko planteamendurik ez dago. PSE-EErentzat txalotzekoa da kontsentsurik ez zuen plana alboratzea, "ezta merkatarien artean". EH Bildu BBVAren proiektuaren aurka agertu da lehen unetik eta Aitziber Ibaibarriagak aurreratu duenez, Plaza Biribila udal intereseko espazio publiko bezala izendatzeko eskaria luzatuko du abenduko Udalbatzarreko Osoko Bilkuran "edozein aldaketa edota erreforma behin betiko gelditzeko". [2014/11/11] EHBilduk Plaza Biribilaren erabiltze-eskubide publikoa Jabetza-Erregistroan inskriba dezala eskatu dio Udalari [2014/11/07] Plaza Biribilaren zati bat BBVAri oparitzeari EAJk uko egin izanagatik bere poza azaldu du EHBilduk[2014/10/28] BBVAk bere egin nahi duen Plaza Biribileko zatia 1965etik Udalarena dela dio EHBilduk