Covid-19aren ondorioei aurre egiteko plana

Bilbo

Bilboko udalak hiriaren suspertze soziala, ekonomikoa eta kulturala bultzatzen laguntzeko 21 neurri atera ditu aurrera. Planak 6,5 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du eta udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek adostu eta sinatu dute.

Wi-fi sarea hobetzeko partaidetza prozesua jarriko dute martxan

Bilbo

Doako estaldura hiriko zein gunetan zabaldu behar den aztertu nahi du Bilboko Udalak. Zortzi barruti kontseiluen bitartez jasoko dituzte hiritarren ekarpenak, eta abenduaren 17ra arte ireki dute proposamenak aurkezteko epea.