Eusko Jaurlaritzaren pribatizazioak salatu ditu ELAk beste behin

uriola.eus 2023ko urr. 5a, 10:17

Argazkia: ELA Sindikatua

Bilboko CEIP Artatse eskolako sukaldea pribatizatuko dutela helarazi du Jaurlaritzako Hezkutza sailak

ELA sindikatuak ezustean jaso du Bilboko CEIP Artatse zentroko sukaldea pribatizatzeko hautua. Urteak daramatza sindikatuak Hezkuntza Silaren pribatizazio estrategia salatzen, eta eskolako langileek albistea helarazi beharrak ezustean hartu du erakundea, Jaurlaritzak erabakiaren berri eman ez baitiolako. “Erabaki hori alde bakarriz hartu da” azaldu du ELAK, eta pasaden urtean Hezkuntza Sailak bere kabuz eskola askotan catering zerbitzuak ezartzeko hautua gogorarazi du, Jaurlaritzaren joera argi azaltzen duena.

“Ezin dugu lanpostu publikoen pribatizazioa onartu”

Urriaren 9tik aurrera, egun arte publikoak izan diren CEIP Artatse eskolako sukaldeko bi lanpostuak pribatuak izango dira. Pribatizateko hautu honek lan baldintzen zaurgarritasuna sakondu eta ikasleei ematen zaien zerbitzua kaltetzen duela aspimarratu du ELA sindikatuak. Egoera honi, eta sektore osoan Hezkuntza Saila izaten hari den jarrerari aurre egiteko, mobilizaziora dei egin du sindikatuak. Urriaren 24 eta 25 ean, eta baita abenduaren 19rako sektore publikoan deitutako grebak borroka honetan “inflexio puntu bat markatu behar duela” plazaratu du ELAk.