Espainiako Sustapen Ministerioak Zorrotzako trenbidea lurperatzeko ikerketaren kontratua gauzatu du

uriola.eus 2019ko urr. 16a, 13:12

Sinatutako kontratua Estatuko Aldizkari Ofizialean agertzen da, eta honen arabera, 435.600 euroko kostua izango duen azterlana egokitu dio Sustapen Ministerioak Saitec enpresari. 

Urtarrilean sinatu zuten Bilboko Udalak, Adif-ek eta Espainiako Sustapen Ministerioak proiektu honetarako kolaborazio protokoloa; azaldutakoaren arabera, orain kontratua formalizatu dute. 

Hainbat istripuren ostean auzokideek galdegindako proiektua da hau. FEVEko trenbidearen lurperaketa eta Zorrozgoiti kaleko eta BI-3742 errepidearen arteko trenbide-igarobideen desagerpena da auzokideek elkarretaratze eta mobilizazio askotan eskatutakoa. Izan ere, 21 istripu mortal eman dira Zorrotzako FEVEren igarobideetan, azkena 2017ko otsailean.