Behin betiko onetsi dute 2020rako Udal Aurrekontua

uriola.eus 2019ko abe. 27a, 13:39

Gaur goizean egindako ezohiko batzarraren bidez 576,3 milioi euroko Udal Aurrekontua onartu du Udal Korporazioak.

Azken asteetan egindako negoziazio eta eztabaida prozesu baten ostean, gaur onartu da 2020rako 576,3 milioi euroko behin betiko aurrekontua. Datorren urteari begira Udalak 40 proiektu ditu aurreikusita, baita parte hartze bidezko aurrekontuen prozesuaren barruan aurkeztu ziren beste 10 proposamen. 

Amaierako agerraldian Juan Mari Aburto Alkateak adierazi bezala, datorren urtean pertsonak, auzoak eta jarduera ekonomikoa izango dira lehentasun nagusiak.