2013an jaio zen Errigora, Iruñako Nabarreria plazako Zabaldi Elkartasun Etxean egin zuten agerraldi batean. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainan parte hartzeko funtsarekin elkartu baziren ere, handik hilabetera trinkotu zen ekimena, “Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzeko” eta “zonaldeko euskalgintzari ekarpena egiteko” helburuarekin. Herrigintzako beterano eta gazteak elkartuz eratutako taldea poliki-poliki indarra hartuz joan da urteak zehar; lehen urte hartan 8000 inguru saski bete zituztenetik, 130.000tik gora banatu dituzte hamar urte hauetan.
Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuak eskuragarri egiteaz gain, euskalgintzarekin konpromezu sakona izan duen ekimena izan da Errigorarena, saskien salmentaren mozkinekin 1.800.000 euro bildu dituzte hamarkada honetan, bidean komunitatearen argazkia handituz ekimenera batu diren boluntario, ekoizle, kontsumitzaile, bidelagun eta onuradun berriekin.
10 urte bete-bete saskia
Errigoraren sorreran eskeini zen 50€-ko saskiari keinu egingo du aurtengoak eta originala, biribila eta biderkatzailea izango da: originala, sorrerako saskiaren modukoa eta aldi berean joera berrikoa, biribila; 8 ertz izan arren, Errigora dena biltzen duena (ekoizle taldea, euskalgintzarako ekarpena, auzolangileen emana,…) eta biderkatzailea; sinpletasunetik, parte izateari eta izan nahiari dei egiteko ahala duena.