Gaur banatu ditu Gure Eskuk Tripontziaren sariak, 30.000€-ko sari nagusia Bilboko Alde Zaharrean saldu zen, “Diaspora” seriekoa. Gainerako serieetako sarituek 2000 euro jasoko dituzte. Bada baita ere 1000€-ko bigarren sari bat ere, 19057 zenbakiaren jabeek jasoko dutena, Gasteizko Arriaga-Lakuan auzoan saldu zena.
“Azkenengo hilabeteetan gora eta behera” aritu dira Gure Eskuko kideak, zozketa eragileen jarduna bultzatzeko erabili baitute. Aurten Unai eta Beñat Gaztelumendiren liburuxka eta bideo spot bat erabili dituzte jendea Tripontzian parte hartzera animatzeko, baita Euskal Herriko kulturgile ospetsuen bideo eta argazkiak ere; Joseba Sarrionandia, Izaro Andres, Zea Mayseko kideak edota Gorka Urbizu ikusi ahal izan ditugu Gure Eskuren sareetan azken aste hauetan.
TRIPONTZIAK BADU IRABAZLEA!
Azken hilabeteetan Tripontzia eskutik eskura ibili eta gero, herriak saretu eta gero saria zozkatu da! Lehen saria Bilboko alde zaharrean saldu da eta bigarren saria Lakuan.
Burujabetzaren bidean denok gara irabazle!