Udalak hiritarren esku jartzen duen doako wi-fi zerbitzua hobetze aldera, estaldura Bilboko zein tokitan indartu edo zabaldu behar den antzeman nahi dute. Bada, bilbotarrek aukera izango dute prozesu horretan parte hartzeko, barrutiko kontseiluetara jota. Batutako proposamenak udalari aurkezteko azken eguna hilaren 17a izango da.
2022ko lehenengo bi hilabeteetan, batzorde soziokulturalaren batzarra egingo da kontseilu bakoitzean, eta bertan zehaztuko dira wi-fi zerbitzua moldatu beharreko guneak zeintzuk diren. Era berean, premiaren araberako lehentasun hurrenkera finkatuko da. Horren ostean, udalak bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren arabera egokituko du zerrenda, eta bideragarritzat jotzen direnetan sarea hobetzeko esku hartzeak egingo ditu.
Gaur egun, 2.000 wifi puntu inguru ditu sareak eta udal eraikin guztietan dago, bai eta hiriko kale eta plaza gehienetan ere. Horrez gain, lankidetz akordioen bitartez, erabilera publikoko beste zenbait tokitan ere erabilgarri dago wifi publikoa; besteak beste, ospitaleetan eta museoetan.