Gaurko greba jardunaldiarekin amaitutzat emango diote Bizkaiko Esku-hartze Sozieleko langileek azken aste honetako mobilizazioei. Martxoaren 27an aurkeztu zioten LAB eta ESK sindikatuek langileei akordio proposamena, baita Bizardatzeko Zuzendarirza Batzordera eta negoziazio-taldera, Bizardatz eta Geroan osatzen duten erakundeen zuzendaritzetara bidali ere.
21 egun igaro dira akordioa aurkeztu zenetik, eta Gizardatzek eta Geroanek ez dute proposamenaren edukiei buruzko inolako baloraziorik egin; sindikatuek azaldu dutenez, “seriotasuna eta negoziatzeko borondatea eskatzen ditugu: Gizardatz, Geroan, ez blokeatu Esku-hartze Sozialeko Hitzarmena”. Berriz ere aurkeztu dute martxoaren 27ko proposamena Lan Harremanen Kontseiluan, azken egunetako mobilizazioen ostean, Gizardatzek eta Geroanek langileen eskariak onar ditzaten.
Administrazio publikoaren kudeatzaile diren EAJ eta PSOEk gai honetan esku-hartzerik izan ez dutela salatu dute sindikatuek, “mitinak ematen eta Athleticeko jokalariei harrera egiten jardun dute egun hauetan” bitartean esku-hartze sozialeko 4000 langileen egoerari erantzuna emateko ahaleginik egin gabe.
LAB era ESK sindikatuek Esku-hartze Sozialeko langileen borroka zoriondu dute, eta, Gizardatz eta Geroanen negoziaziorako borondate ezaren aurrean, mobilizazio eta greba gehiago egingo dituztela iragarri dute.