Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzuaren linea berezi bat jarriko du Bilbao Arenan jokatuko diren Bilbao Basketen partiduetarako (Bilbao Basket – Río Breogán, abenduak 5; Bilbao Basket – Gran Canaria, abenduak 19; Bilbao Basket – Unicaja, abenduak 29); Fair Saturdayko kontzertuetarako (abenduak 10 eta 11) eta abenduaren 18an ospatuko den ekitalderako. Linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da eta Bilbao Arenara iritsiko da.
E7 linea Plaza Biribiletik aterako da 10 minutuko maiztasunarekin, ekitaldi bakoitza baino ordubete lehenago hasita. Ekitaldiak amaitzerakoan, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengo minutuetan, Zabalburu / Hurtado de Amezagan geldialdi bat egingo baitute.