Udal gobernuak aurkeztu berri duen "bide orriak" mantendu egingo du "gero eta kohesionatuagoa dagoen Bilbo iraunkorraren aldeko apustua" pertsona guztien bizi-kalitatea eta kalitatezko zerbitzuak auzo guztietan bermatuz, enplegua sortzeko hiria erakargarri bihurtuz eta herritarrek partekatutako balio sendoak mantenduz besteak beste.
"Eduki dugun Bilbo" izeneko errealitateari buruzko azterketa hartu da abiapuntutzat 2019-2023 Agintaldi Plana landu ahal izateko. Hortaz, azterkera horretatik irtendako ondorioak aztertu eta Alkateak “ekonomiaren eta enpleguaren erronka, gizartea nahiz hiria gaztetzearen erronka, munduko klima-larrialdia eta egungo bizikidetza maila guztiz altua eta herritarren balioak egunero mantentzeko premia” nabarmendu ditu.
"Eduki dugun Bilbo" errealitatearen azterketatik, etorkizunera begira jarri eta "Gura dugun Bilbo" atala abian jarri du Agintaldi Plan honetan. Hauek dira etorkizunari dagokionez ezarri diren proiektu eta ekintza nagusiak:
10 hiri-proiektu nagusiak:
- Zorrotzaurre, Ezagutzaren Uhartea
- Bilbo, unibertsitatearen hiria
- Bilbo, ekintzailetzaren hiria
- Bilbo, kulturaren hiriburua
- Merkataritzaren eta aisiaren dinamizazioa
- Gure konektagarritasuna hobetzea
- Segurtasunaren aldeko Ituna
- Hiri Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Ituna
- Gizarte Politiken aldeko Ituna
- Auzoen aldeko Ituna
10 ekintza-ildoren inguruko lehentasunezko 100 ekintzak:
- Jarduera ekonomikoa eta enplegua: 16 ekintza
- Gizarte politikak: 18 ekintza
- Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna: 10 ekintza
- Gazteria, balioak, hezkuntza eta prestakuntza: 8 ekintza
- Kultura eta kirola: 11 ekintza
- Bizikidetza eta segurtasuna: 8 ekintza
- Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa: 15 ekintza
- Auzoen garapena: 7 ekintza
- Bilbo euskalduna: 3 ekintza
- Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona: 4 ekintza