Uria dinamizau eta herritarrek parte hartzea modu seguru eta arduratsuan sustatzen daben proiektuak diruz laguntzea da asmoa. Proiektuak urriaren 14ra arte aurkeztu daitekez hemen.
Dirulaguntzino ekonomiko horreek Bilboko Udalak onartu dauen Bilbao Aurrera Planaren parte dira, hau da, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko planaren parte.
Bilboko Udalak sormen eta kultura-sektoreen aldeko beharrari eutsi deutso eta, horretarako, sektore horretara bideratutako beste partida bat emongo deutse Bilbao Ekintza udal-soziedadearen bitartez. Uriaren dinamizazinoa modu seguru eta jasangarrian sustatzen daben proiektuen deialdiak 300.000 euroko aurrekontua izango adu.
Aurkeztutako proiektuak espazio publikoetan jorratzekoak izango dira 2021eko martiaren 31 baino lehen eta sormenetik gaur egungo testuinguruari jagokezan gaiei heldu beharko jake, gizarte-garapenaren eta garapen jasangarriaren helburuei erantzuteko. Era berean, proiektuak dobakoak izan beharko dira herritarrentzat eta edozein kultura zein sormen-esparruren barruan egon, partaidetza-proposamen artistikoak, esku-hartze grafikoak eta instalazino iragankorrak, izakera performatiboa edo informatiboa daben ibilbide gidatuak, tailerrak edo publikoagaz interakzinoa sustatzen dauen edozein jarduera.
Parte hartzeko baldintzak
Proiektuak persona fisiko zein juridikoek sustatu ahal izango ditue, persona horreek Bilboko sormen eta kultura-sektoreetakoak badira eta ETE, mikroETE, autonomo, alkarte edo fundazinoen forma juridikoa badabe. Sektore horreen barruan sartzen dira arkitekturea, arte eszenikoak, ikusizko arteak, artisautzea, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, diseinua, modea, musikea, publizidadea, marketina eta bideojokoakaz lotutako jarduerak.
Proiektuak urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, Bilbao Ekintzaren webguneko LAGUNTZAK atalean dagoan eskabide-eredua betez. Era berean, konsulta eta duda guztiak honako helbide honetan egin ahal izango dira: sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez hilabeteko epean, proiektuak balorau eta ebazpenak banan-banan jakinarazoko dira posta elektroniko bidez.
Azken buruan, laguntza moltso barri hau #BilbaoAurrera Planaren parte da, Gizarte, Ekonomia eta Kultura Larrialdietarako programa bat, 15 miloe eurokoa eta COVID-19aren osasun-krisiak uriko persona eta enpresetan eragindako ondorioak arintdu, susperu eta berreskuratzeko 50 neurri baino gehiagoko sorta bat dauena. Plan hori Bilboko Udaleko talde politiko guztien artean egin eta adostu da.