Bilboko Udalak klima larrialdiaren egoera deklaratu du

uriola.eus 2019ko urr. 31a, 11:55

Klima larrialdiari aurre egiteko behar diren ekimenak "asmo handiz eta urgentziaz" sustatu eta bultatzeko konpromisoa hartu du Bilboko Udalak.

Klima aldaketa geldiarazteko adierazpena sinatu dute gaur goizean Bilboko udal batzarra osatzen duten EAJ, EH Bildu, PSE, Elkarrekin Podemos eta PP taldeek.

Beste hainbat herrialdetan klima larrialdiaren adierazpenari babes ofiziala eman izana azpimarratu eta klima larrialdiak gizartearen arlo guztiei dei egiten diela argitu dute "botere publikoei ere bai" gehitu dute.

Hortaz, gaurgeroko aurreproiektuetan klimaren ikuspuntua txertatu eta behar diren diru-sailak txertatzea da adierazpenean agertzen den neurrietako bat; baita Euskadiko Autonomia Erkidegoan planak eta politikak abiaraztea, 2050a baino lehen karbono-neutraltasuna erdiesteko helburuarekin. 

Gainera, hemendik aurrerako panel eta programetan klima larrialdiaren egoera "zeharkakotasunez" aipatuko du baita lege eta aurrekontu proiektuetan ere. Amaitzeko, parte hartze sozialeko prozesu zabalen bitartez, gainerako herritarrekin hitzartu ostean hainbat neurri ipiniko dituela adierazi du, klima larrialdiari aurre egiteko.