EH Bilduk eskuratu dituen datuen arabera, zezen plazak 14.000 pertsona jaso ditzaken arren, aurten egin diren lehenengo hiru zezenketek 4.000 ikusle baino ez dituzte izan.
Zezenketak funts publikoaren bitartez sustatzea egotzi dio EH Bilduk Bilboko Udalari. Hortaz, zezen plazaren etorkizunaren inguruko eztabaida berriz aktibatzea eta herri galdeketa bat egitea eskatuko du alderdiak.