Juan Mari Aburtok jakinarazi du berriz gaixorik dagoela

uriola.eus 2021ko api. 7a, 12:04

Duela aste batzuk duodenoan tumore txiki bat atzeman ziotela azaldu du gaur Twitter sare sozialaren bitartez Bilboko alkateak. Tumorea kentzeko datorren astean ebakuntza egingo diote eta hortaz, "denbora batez" udala utzi behar izango du. 

Idatzitako txioan irakurri daitekenaren arabera, "urduri baina indartsu dago".