Hiriaren izen ona zabaltzen lagundu duten pertsonak edota erakundeak omentzeko ematen diren sariak Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan banatu dituzte.
Aurtengo edizioan Udalak 4 lagun berri gehituko dizkio Bilboko Ospetsuen zerrendari. Hauek dira aurtengo Bilboko Ospetsuak:
Mari Puri Herrero Martinez de Nanclares, margolaria, eskultorea eta grabatzailea. Bere ibilbide artistiko oparoagatik eta Bilboko imajinarioari egin dion ekarpenagatik.
Jaime A. Gil Lozano, hortzen estetikaren arloan nazioarteko erreferentea. Bere izaera ekintzaileagatik eta Bilbotik profesional arrakastatsua izateagatik.
Marta Macho Stadler, matematikaria. Dibulgatzaile zientifiko gisa egindako lanagatik eta zientzian emakumearen papera ikusgarria egiteagatik.
Javier Salgado Martin, saskibaloi jokalaria. Kirolaren balioekin eta Bilboko saskibaloiarekin duen konpromisoagatik.
BILBOKO OSPETSUAK. Izendatuen zerrenda
"Bilboko Ospetsuen" zerrendan, gaur arte, 101 pertsona daude izendatuta, eta, haien artean, badira musikariak, kantariak eta konposatzaileak, historiagileak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak eta enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema zuzendariak eta modako profesionalak, artistak, jatetxeak...Zerrenda horri gehitu behar zaizkio Uriko bi enbaxadore: Athletic Club (2012), eta Guggenheim Bilbao Museoa (2017).
2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.
2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.
2003:Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.
2004:Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Cáritas Diocesana.
2005:Beti Jai Alai, Orquesta Sinfónica de Acordeones de Bilbao, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Galería Aritza.
2006: Félix Iñiguez de Onzoño, Juan Sabas Olabarria, Miguel Álvarez Villota, Oskorri, Raimundo Pérez Lezama, Restaurante Rimbombin, Sombrerería Gorostiaga.
2007: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.
2008:Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato "Fito", Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.
2009:Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz ikastetxea, Bilboko Kidego Kontsularra, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.
2010:Bilboko Medikuntza Zientzien Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.
2011:Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.
2012:Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Karitateko Jesusen Zerbitzariak, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Alde Zaharreko Txikiteroak. Uriaren 2012ko enbaxadorea, Athletic Club.
2013:Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), FAS Zine Kluba, Otxarkoaga Formazio Zentroa.
2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.
2015: Martina de Zuricalday Bilbao gozo-dendak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.
2016: Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido, Begoña Rueda.
2017:Bizkaisida HIESaren kontrako Bizkaiko Herritar Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, María Dolores de Damborenea González, TeleBilbao. Uriaren 2017ko enbaxadorea, Guggenheim Bilbao Museoa
2018:Félix Linares Jaca, Victoria Cañas Cenea, Isidro Elezgarai Esteban.
2019:Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, Jaime A. Gil Lozano, Marta Macho Stadler, Javier Salgado Martín.