Auzoen eguneroko bizitzan eragiten duten gaien inguruan, herritarrekin, elkarteekin eta udal agintariekin eztabaidatzea izango da kontseiluen helburu nagusia. Barruti bakoitzean 5 ordezkari hautatuko dira, besteak beste familia eta auzokide elkarteek, merkatariek edota kultura eta kirol arloko elkarteek proposatuta.
Atzo zabaldu zuten hauteskunde erroldako zerrendak kontsultatzeko epea, horrela barrutiko 8 udaltegietako bakoitzean ikusgai egongo dira:
DEUSTU. Lehendakari Agirre etorbidea 42,
URIBARRI. Iturriondo plaza 4
OTXARKOAGA/TXURDINAGA. Txomin Garat 12
BEGOÑA. Amateur zirkua 2
IBAIONDO. Pilota 10
ABANDO. Elkano 20 – 22
ERREKALDE. Altube zeharkalea 6
BASURTU-ZORROTZA. Zankoeta 1
Irailaren 23tik 27ra izango dute elkarteek hautagaitzak aurkezteko aukera. Proposamenak Aznar eraikinera eraman beharko dituzte, Bilboko Udaleko Herritarren Arretako eta Partaidetzako Sailera hain zuzen.
Hauteskundeak berriz urriaren 17an egingo dira, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara, barruti bakoitzeko udaltegian. Azkenik emaitzak urriaren 22an argitaratuko dira eta hortaz, azaroaren 15a baino lehen kontseiluak eratuko dituzte.