Astelehenean hasiko da Bilbobusen udako ordutegia

uriola.eus 2020ko eka. 19a, 12:20

Erabiltzaileen premietara egokitzeko linea batzuen maiztasuna aldatuko ditu Bilbobusek datorren astelehenetik aurrera.

Ekainaren 22an hasita eta irailaren 6ra arte, autobusen zerbitzuak udako ohitura eta premietara egokitu ditu bere ordutegiak. 

Ordutegi berrien xehetasun guztiak Bilbobuseko markesinetako kartel eta fitxa informatiboean aurkituko ditu erabiltzaileak, baita BioBidek bezeroen arretarako duen bulegoan.