“iF Design Student Award 2025” zeremonia Bilbon izango da ekainaren 20an

uriola.eus 2025ko urt. 14a, 13:04

Biakaia gaur webgunetik hartutako irudia

Munduko talentu gazte bikainenak saritzeko urtero egiten den ekitaldia Bilboko Guggenheim Museoan egingo da. Gutxi gorabehera 20 herrialde inguruko 300 ikasle etorriko dira ekitaldira.

Bilbok ekainaren 25ean iF Design Student Award 2025 sariak emateko zeremonia hartuko du. Zeremonia iF Designek eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkarteak antolatuko dute, eta Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta kolaborazioa jasoko du.

iF Design erreferentziazko erakundea da nazioarte mailan, eta profesionalentzako diseinuko munduko saririk ospetsuenetako baten antolatzailea da. 2024an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen – eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearekin. Horretan, sarien zeremonia Euskadin egiteko oinarriak ezarri zituzten eta horregatik, iF Designek EIDEren laguntza izango du 2025eko ekainaren 20an Bilboko Guggenheim Museoan sariak emateko egingo den zeremoniaren antolaketan.

Ekitaldi nagusian sariaren nazioarteko babesleak egongo dira hiru euskal erakundeez eta iF Designez eta EIDEz gain, hala nola: Alemaniko GROHE, Taiwango Wonderland eta Compal Electronics eta Txinako Casarte markak.

 

Parte-hartzea

Nazioarte mailako parte-hartzea  izango du, izan ere, gutxi gorabehera 20 herrialde inguruko 300 ikasle etortzea espero dute, eta horiekin batera sektoreko enpresak, profesionalak eta Euskadiko eta Nafarroako eskola eta unibertsitatetan diseinua ikasten ari diren gazteak ere egongo dira.

Urtero 72 herrialdetako 10.000 kontzeptu inguru aurkezten dira lehiaketara. Adituen nazioarteko epaimahai independente batek emango du guztira 50.000 euroraino heltzen den saria. Nazioarteko 2.400 agente eta komunikabide espezializatu zein orokorrek baino gehiagok emango dute Bilboko ekitaldiko komunikazioen berri, eta euskal diseinuak toki nabarmena izango du bertan.

iF Design Student Award 2025 sarirako hautagaiak doan erregistratu daitezke 2025eko otsailaren 5era arte. Kontzeptuak diseinuko ikasleek edo graduatu berriek (gehienez, duela 2 urte) diseinatu beharko dituzte eta garai honetako erronka global premiazkoenentzako konponbideak azaldu beharko dituzte.