Espazio Publikoen arduradunen erantzukizuna kolokan, informe batean langileak gutxiesteagatik

uriola.eus 2024ko api. 25a, 13:08

LAB sindikatuak Carmen San Emeterio zuzendariordearen erantzukizunak etetea eskatu du, bost orrialdeko informe batean langileak gutxiestea egotzita, eta zuzendariak langileen artean banatzeagatik.

Bilboko Udaleko Espazio Publikoen arloko zuzendariordeak, Carmen San Emeteriok, bere arloko langileak gutxiesten dituen bost orrialdeko informe bat sinatu du, zeinetan langileek baja asko hartzen dituztela, gatazkak sortzen dituztela eta afiliatuta daudela biltzen duen; jarraian, langile hauek beharrean jarraitu ezkero, espazio publikoak erabiltzeko baimenak mugatuko direla baieztatu du, hala eragile publikoen, sindikatuen eta kolektiboen jarduna oztopatzen.

Espazio Publikoen arloko zuzendari den Asier Lópezek, Gobernantzara helarazi zuen San Emeterioren informea, baita, aldi berean, langile guztiek sarbidea duten helbide batera ere. Bertan egon zen informea apirilaren 12tik 19ra, langile batek irakurri zuen arte, zeinak lankideei eta eragile sindikaleei luzatu zuen idatzia. LAB sindikatuak, informea idatzi ostean, Asier Lopez eta Carmen San Emeteriok haien jarduna lehenbailen eten dezaten eskatu du, langileekiko izan duten tratuagatik.

Astelehen honetan, informea publiko egin ostean, beste bi langile kontratatu ditu Espazio Publikoen arloak, San Emeteriok egindako langile berrien eskaerari jarraiki. Arloko zuzendariek informea pertsonala handitzeko asmoa plazaratzeko aurkeztu zutela azaldu eta barkamena eskatu ostean, ELAk langileei arloko erantzuleekin izan duten kontaktuaren berri eman die. Sindikatuaren hitzetan “erantzuleek gertatutakoa beren gain hartu dute, eta zoritxarreko idatziak plantila handitzeko eskarea egitea zuela azaldu dute, kudeaketa akats larria onartuta”, eta langileei eginiko kalteak arindu nahian, “eginiko kalteak oso larriak direla kontuan hartuta”.

Informeak eragindako kalteen eraginez, lau langile laneko osasuneko zentro medikora joan ziran pasa den ostiralean, baina ez zuten arretarik jaso; ezta astelehen honetan berriz joan zirenean ere.