Koldo Losada aktorea da indarkeria zantzuekin hilik aurkitu duten gizona

uriola.eus 2014ko aza. 20a, 15:43

Argazkia: www.actoresvascos.com

Europa Pressek aurreratu duenez, Abandon, bart, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen gizona Koldo Losada aktore getxoztarra da. Bihar, ostirala, Udalbatzarreko Osoko Bilkura hasi baino lehen Koldo Losada aktorearen hilketa dela eta, minutu bateko isilunea egingo dute Bilboko zinegotziek.

Heriotzaren eragile izan daitekeelakoan, ordu gutxira Ertzaintzak Koldo Losadaren bikotea atxilotu du. Zenduaren arrebak erlazioa "aspalditik jasanezina" zela adierazi du. Harreman txarra zutela baieztatu dute bizilagunek ere. Bikotea banatzen ari zela azpimarratu dute.

Aktore getxotarraren txakurra ere hilda agertu da gertuko zakarrontzi batean.

Goizaldean burutu du atxiloketa Ertzaintzak. Bart, biktimaren lagun batek agenteak ohartarazi ostean. Atxilotuaren dei "arraro bat" jaso ostean gerturatu zen emakumea laguna zuenaren etxera, non gorpua aurkitu zuten, Efe agentziak aurreratu duenez.

Atxilotua 55 urteko gizona da eta Koldo Losada bere bikotea ustez hiltzeagatik atxilotu dute. Losadak buruan kolpea zuela eman dute jakitera. Heriotza eragin duen armaren bila dabil Ertzaintza, oraingoz aurkitu ez duten arren.

Koldo Losadak ibilbide luzea du aktore gisa, antzerkian zein telebistan.

Minutuko isilunea

Bihar, ostirala, Udalbatzarreko Osoko Bilkura hasi baino lehen Koldo Losada aktorearen hilketa dela eta, minutu bateko isilunea egingo dute Bilboko zinegotziek.

 

[2014/11/20] Indarkeria zantzuak dituen gizon baten hilotza aurkitu dute Abandon