Euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea helburu duen dinamikak hainbat ekimen burutu nahi ditu Indautxun, abenduan zehar eta urtarrilaren 10an Sarek deituta Bilbon burutuko den dispertsioaren aurkako manifestaziora bitartean.
Ekimen horietako lehena izango da hain zuzen gaurkoan, ostiralean, egingo dena.
20:00etatik aurrera, auzokideei gutunak idazteko txokoa egongo da; ondoren, 21:00etan, 'Haizea dator hegoaldetik' antzerkia prestatu dute eta brindisa; bukatzeko, 21:30etan, elkartasun pintxoak egongo dira.