Kalejira Indautxun zehar

uriola.eus 2014ko abe. 29a, 08:50

Urteko azken astelehenean, gaur, abenduak 29, ekimen berezia antolatu dute Indautxun.

Auzoko preso eta errepresaliatu politikoen etxeratzearen aldeko ekimena izango da gaurkoa. Hitzordua Indautxuko plazan dute 20:00etan. Kalejira abiatuko da bertatik 'Hator hator neska mutil etxera! 2015 Indautxun nahi ditugu!' lelopean.