Bi urte eta gero, ez da jakitera eman nor izan zen erailketa honen erantzulea, Turkiako gobernuko inteligentzia-zerbitzuen inplikazioa erakusten duten frogak egon arren, bestalde, interes ekonomikoak eta politikoak bultzatuta, Frantziako gobernuak isilik dirau kontu honen inguruan.
Horregatik, erailketa hauek eta Frantziako gobernuaren isiltasun konplizea salatzeko, Parisen egingo diren mobilizazioekin bat eginez, Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenak elkarretaratzean parte hartzera deitu du. 'Sakine, Fidan eta Leyla gogoan zaituztegu!' lelopean, gaur, ostirala, Plaza Biribilean 19:30ean.