LAB sindikatuak dei egin die euskal langile eta herritarrei gaur, ostirala, zein biharko mobilizazioetan parte hartzera, asteleheneko operazio poliziala eta haren ondorioak salatzeko. "Operazio politiko-polizialari operazio sozial baten bidez erantzuna emateko".
Gaur elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko hiriburuetan, 12.00etan 'Langileok konponbidearen alde' lelopean. Bilbon, Udaletxea aurrean, Gasteizen Andre Mari Zuriaren plazan, Donostian Alderdi Ederren, Iruñean Udal plazan eta Baionan Udaletxe aurrean.
Larunbatean, manifestazio nazionala egingo da Donostian Antiguoko tuneletik, 17:00etan abiatuta 'Giza eskubideak, bakea eta konponbidea' lelopean.