Erlijio guztiek, katolikoa barne, dagokien lekua izan behar dute, eta leku hori gizarte zibila da, ez eskola; eskolak erlijio proselitismotik at gelditu behar baitu.
Askatasun erlijiosoa duen gizarteak fedea garatzeko lekua aproposak izan beharko ditu, besteak beste: elizak, meskitak, sinagogak eta abar.
Estatu ez-konfesional batek eskola laikoa bultzatu eta indartu egin beharko luke. Aniztasuna, giza eskubideen defentsa, askatasuna, inklusioa eta berdintasuna garatu daitezen bermatuko duenak.
Baina elizak behin eta berriro pertsona guztion eskubideak zapaltzen ditu, hain zuzen ere emakumeonak eta familia patriarkalaren eredu zaharrak eusten dituenak, non emakumeen eta gizonen rolak eta estereotipoak garai bateko egoera gogorazten baitigu. Elizak ez du familia eredu berrien errealitatea onartzen eta gizakien sexualitateari buruz ikusmolde atzerakoiari eusten dio burugogor legeak onartutako aniztasun sexualari, norberak bere gorputzaren eskubidea izateari, sexu askatasunari eta antisorgailuei uko eginez.
2014-15 ikasturtetik aurrera, (LOMCE eta HEZIBERRI), erlijio katolikoa beste ikasgai edo arloen kategoria berbera dauka (erlijioko nota bataz bestekoa egiteko kontuan hartuko da), hau da, erlijioa espediente akademikotik eta eskola ordutegietatik kendu beharrean, hori baita jendarte gehienak eskatzen duena, Madrileko Gobernua eta Eusko Jaurlaritza Gotzainen eskaeraren zerbitzuan jartzen dira eta erlijioa aukeratzen ez dutenei haren ordezko sendo bat irakasteko derrigortasuna ezartzen dute. Gainera, hiritartasuna Heziketa kentzea lortu dute Elizarentzat gai polemikoak: Askatasun sexuala, sexu bereko matrimonioak, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, familia mota ezberdinak... mahaigaineratzen zituelako.
Beste aldetik, arautegia kontuan hartuz Haur eta Lehen Hezkuntzan Erlijioak bataz besteko 945 ordu betetzen ditu eta Bigarren Hezkuntzan beste 450 ordu. Heziketa Fisikoak eta Artistikoak duten ordu kopurua baino gehiago.
STEE-EILASek hau guztia salatzen du:
1- Diru publikoa erabiliz doktrinatze erlijiosoa finantzatzen ari direla.
2- Erlijio arloan edukien eta ebaluazio irizpideen kontrol ezak irakaskuntza sistema osoari iruzurra egitea dakarrela.
3- Erlijio katolikoko irakasleek gotzainaren onespenari esker dituzten pribilegioak: ordutegia beste ikasgaietako orduekin osa dezaketela, birbaremazio garaian, hainbat urtetan itxita egon diren zerrendetara pasatzeko aukera dutela beste irakasleen kaltetan.
Azkenik STEE-EILASetik familia guztiei, baina batez ere sinesten dutenei, seme-alabak erlijioan matrikulatu ez ditzaten proposatzen diegu.