Etxeko langile baten eskubideen defentsan elkarretaratzea egin dute

uriola.eus 2015ko ots. 4a, 17:51

Eragile sozial eta sindikalek deituta, 35 lagun inguru bildu dira gaur goizean Estraunza kale partikularreko 2. zenbakiaren parean, etxeko langileen eskubideak aldarrikatzeko.

Elkarretaratzean azaldu dutenez, Particular Estraunzako etxe bizitza bateko familia batek etxeko langile bat kontratupean hartu zuen bertan lan egin eta bizitzeko. Salatu dutenaren arabera, "2014ko maiatzaren 6, 7, 8 eta 9 bitartean, kontratu gabe eta Segurantza Sosialean alta eman gabe lanean euki zuten goizeko 08:00etatik gaueko 22:00etara bitartean".

Egoera horren aurrean, emakumeak lana utziko zuela esan omen zien etxekoei. Geroztik, 159 euro zor dizkiotela jakinarazi dute lan egindako 4 egunengatik (174,90 euro atzerapenez ordaintzeagatik).

Maiatzean bertan, langileak Etxeko Langileen Elkartera jo zuen zorraren berri emanez; "baina kontratatu zuen familiaren idazkariak ez zuela ezagutzen esan zuen momentuan".

Egun, Etxeko Langileen Elkarteak badaki zein familia bizi zen etxe hartan eta haiek Eusko Jaurlaritzaren Kontziliazio zerbitzura jotzera "behartu dituztela" argi utzi dute; "badirudi orain bai ezagutzen dutela etxean lanean izandako emakumea, baina oraindik zorra ordaindu gabe dago eta ez dute altan eman Segurantza Sozialean egindako lanagatik".