EDP Sub 23 taldea duela zortzi urte eratu zen, txirrindulari gazteei oinarritik emateko prestakuntza pertsonala, akademikoa eta kirolekoa. Denboraldi honetarako, taldea bederatzi korrikalari gazterekin indartu da, eta horietako zazpi iaz beste talde batzuetan gailendu ziren txirrindulariak dira.
Taldea oinarri-txirrindularitzako eta Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen pieza erabakigarria da. Lehen maila horretan, txirrindulari gazteek beren proiekzioa erakusteko eta profesional bihurtu ahal izateko prestakuntza osatuagoa jasotzeko aukera dute.
Taldea babesteaz gain, EDPk Euskadiko Txirrindularitza Iraskundearen hezkuntza eta prestakuntza lanean laguntzen du. Iraskundeak txirrindulari gazteak osoki trebatzeko eta bere BTT Eskola eta Gela Pedagogikoa bultzatzeko egiten du lan, eta urtero 4.000 eskola-ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute antolatzen dituen jardueretan.
Aurkezpenean hainbat agintari izan ziren, hala nola Ibon Areso, Bilboko alkatea; Gabino Martinez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kiroletako zuzendaria; Miguel Madariaga, Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen presidentea; eta Antonio Oña, EDP en Españaren Harreman Instituzionalen zuzendaria. Azken horrek energia-erakundeak "oinarriko euskal txirrindularitzaren eta, oro har, zaleen kirolaren alde" egin duen apustua azpimarratu zuen.