Torturaren aurkako deialdiak gaurko eta biharko

uriola.eus 2015ko ots. 13a, 08:45

Euskal Herrian "oraindik ere" tortura kasu asko daude argitzeke. Tortura psikologiko zein fisikoak. Tortura "erabiltzen dela aitortzeko" eta "errepika ez dadila bermatzeko" beharrezko neurriak eskatuko ditu Sortu alderdiak bi ekitalditan.

1981eko otsailaren 13an hil zuen Espainiako Polizia Nazionalak Joxe Arregi zizurkildarra torturatuta. Handik hiru urtera Guardia Zibilak Lasa eta Zabala erail eta kare biziz hilobiratu zituen. Harrezkero herriz herri hainbat ekimen antolatu izan dira egun horretan, Arregi, Lasa eta Zabalaren erailketak ez ezik tortura kasuak gaur eguneko praktika direla gogorarazteko.

Aurten ere, gaurko egunean, otsailak 13, Torturaren Aurkako Egunean, "berau salatzeko eta amai dadila exijitzeko" mobilizazioak deitu ditu Sortu alderdiak. Bilbon, Plaza Biribilean, 19:00etan, 'Stop Tortura!' lelopean izango da.

Hurrengo egunean, otsailak 14, Basauriko udal pilotaekuan, ekitaldi politikoa egingo du Sortuk "tortura, Euskal Herriaren aurkako estatu tresna" dela oroitzeko.