Santander banketxeak eta UCIk agindutako etxe kaleratzeak salatu dituzte Bilbon ere

uriola.eus 2015ko eka. 8a, 12:32

Argazkia: Kaleratzerik ez! Bizkaia

Coria herriko (Caceres) lau familiek etxebizitza gal ez dezaten, irtenbideak eskatu dituzte gaur Kaleratzerik ez! Bizkaia elkarteko kideek Jado plazan, Santander banketxearen aurrean egin duten elkarretaratzean.

Santander banketxearen eta Unión de Créditos Inmobiliarios (UCI) erakundearen "lukurreria" salatzeko ekimena izan da Bizkaiko Kaleratzerik ez! elkarteko kideek gaur goizean burutua. Protesta eginez elkartasuna adierazi nahi izan diete Coria herrian (Caceres) etxea galtzeko zorian dauden lau familiei. "Ez da posible etxe baten erosketagatik hiru eraman ditzatela, baita ordaindutakoak ere", adierazi dute Bizkaiko elkarteko kideek. Horregatik, gaur Santander banketxeari eta UCIri "benetako irtenbideak" eskatu dizkiete.

Elkartasun keinu ugari jaso dituzte Coriako lau familiek. Estatu espainiar osoan kaleratzeen aurkako taldeak antzeko salaketa publikoak egin dituzte Santander banketxearen eta UCI erakundearen egoitza eta bulegoen aurrean.

 

kaleratzerikez.net