Giza eta oihal kate indautxuarra

uriola.eus 2015ko eka. 8a, 10:46

Joan den ostiralean eskuak eta ohialak batuz Indautxu eta Eliptika plazak lotu zituzten.

Ekainaren 21erako atzerako kontaketa hasi dela eta, duela urtebete egin bezala, auzoko bi plaza nagusiak lotu zituen Indautxu-Abandoko Gure Esku Dago lantaldeak. Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza eta oihal katea osatuz, hain zuzen ere.

Pasa den maiatzaren 29an ekainaren 21eko jai erraldoien aurkezpena egin zuen Gure Esku Dago ekimenak Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan, ordu eta data berean; helburu nagusia "ekainaren 21a ate joka dugula gogoraraztea".

 

San Mames, erabakitzeko eskubidearen 'katedrala'

Bizkaitarrek Bilbon izango dute hitzordua ekainaren 21ean. Hain zuzen ere, San Mames futbol zelaian. "San Mames erabakitzeko eskubiaren katedrala izatea nahi dugu". 17:30ean hasiko da eguneko ekitaldi nagusi, baina aurretik eta ondoren hamaika aukera izango da, "egun osoko egitaraua" prestatu baitute.

Ekainaren 21eko "gastu guztiei" aurre egiteko San Mameseko ekitaldirako sarrera ordaindu beharko dute herritarrek. Aurretiaz sarrera eskuratzea "garrantzitsua" dela azpimarratu dute Gure Esku Dago lantaldeko Zelai Nikolasek eta Andoni Aizpuruk. Sarrerak zenbakituak izango direla eta, taldean joatekoak direnei sarrerak "elkarrekin hartzeko" aholkatu diete.

Interneten eskura daitezke (gureeskudago.eus) edota hiriburuetan GEDk dituen lokaletan (Bilbon, Buenos Aires kaleko 13. zenbakian). Bi urtetik beherako umeek ez dute sarrerarik ordaindu beharko, baina sarrera eskuratu beharko dute. Umeen aulkitxoak ezingo dira zelai barrura sartu, baina gune berezia prest izango dute bertan uzteko. 3 eta 14 urte bitartekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 15 urtetik gorakoek 10 euro.

Eta, azken gomendioa, "koral koloreko kamiseta jantzita etortzeko".

 

Egitaraua

• 12:00-12:30 OIHAL KATEA Euskalduna Zubia eta Areatza artean
• Eguerdian, gune desberdinetan: kontzertuak, bertso saioa, haurrentzako
puzgarriak, tailerrak, erromeria…
• Bazkalorduan: Txahal errea, bokatak, sahieskiak, edariak… Eta etxetik ekarritakoa
jateko lekua.
• 16:30 San Mames Barriako ateen irekiera
• 17:30 EKITALDI NAGUSIA San Mamesen
• 20:30 Oxabi erromeria eta lagunak: Francis (Doctor Deseo), Alex Sardui (Gatibu),
Ibon Altuna (Itziarren Semeak), Miren Amuriza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria, dantzariak magoak… eta askoz gehiago!

gureeskudago.eus

[2015/06/05] Erabakitzeko eskubidearen korrontea San Mamesera bidean

[2015/06/02] Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea Indautxun

[2015/05/29] Gure Esku Dago: "Erabakia nola eta noiz gauzatu da gure erronka, eta horretara goaz"

[2015/04/22] Gure Esku Dago dinamika herritarrak badu erreferentziarako lokala Bilbon

[2015/04/20] Gure Esku Dago: Bizkaiko lokalaren inaugurazioa Bilboko Buenos Aires kalean

[2015/04/14] Erabakitzeko borondatez jositako oihala San Mames zelaia estaltzeko

[2015/03/24] Erabakitzeko eskubidearen alde urrats berri bat

[2015/02/26] IBAIZABAL: Gure Esku Dago-ren proposamen berriak

[2014/12/17] 'Jostunak' dokumentala estreinatu du Gure Esku Dago ekimenak