Txapelketa, Bizkaiko Euskal Pilota Federakundeak antolatu du eta Bilboko Udalaren, Bilbao Kirolaken bitartez, BBKaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta El Correoren laguntza du.
Aurten, Abadiño eta Dima gehitu dira Bizkaiko Herriarteko Txapelketara. Elorriok, Arrankudiagak, Leioak, Atxondok, Durangok eta Santurtzik aldiz, ez dute parte hartu. Guztira 25 taldek hartu dute parte esku pilotan, saskian beste lauk eta erramintan beste lauk ere. Pilotariak kadete, gazte eta senior kategorietan lehiatu ahal izan dira.
Markina faboritoa eta Lemoa, ustekabea
Txapelketa hasi zen egunetik, apirilak 19, Markina eta Gernika ziren faboritoak, iazko, txapeldunordea eta txapelduna hurrenez hurren. Markina eta Gernika serie buru izanik, faborito gisa bezala postulatzen ziren. Markinak 2008an estreinatu zuen garaipen zerrenda, eta ordutik 3 sari nagusi eta bi azpitxapelketa irabazi ditu.
Lemoa, bestalde, aho zabalik uzteko alternatiba bezala aurkezten zen. Eta horrela izan da. Lemoa, Markinarekin batera, oso lehiatua izan den Txapelketako finaletara iritsi da.
Ostiralean, ekainak 26, bi taldeak Bizkaiko Herriarteko Txapelketako 46. edizio honetako esku pilota modalitateko txapela lortzeko lehiatuko dira.
Erraminta txapelketari dagokionez, jatorrizko formatura itzuli da, hau da, kadete, gazte eta senior kategoriatan jokatu da. Finalean Armintza eta Zalla lehiatuko dira ekainaren 27an Zornotzako udal frontoian.