Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, udal Korporazioko kideak eta hiriko bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta herritarraren ordezkaritza zabala ondoan zituela, ohiko lore-eskaintza herritarra egin zuen atzo, Bilbo sortu zuen On Diego Lopez Harokoren estatuaren aurrean. Urteroko desfilea egin zen goizean Udal Txistulari Bandaren musikaz lagunduta. Ondoren, Segizioak hiriko bandera eraman zuen, bi mazolarik babestuta, udaletxetik plaza Biribilaren erdialdean dagoen On Diegoren omenezko estatuara. Ohorezko aurreskuaren eta ezpatadantzaren ondoren, krabelin zuri eta gorrien lore eskaintza herritarra egin zen.
Hiriko bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta politikoarekin lotutako pertsonak, Kontsul Taldea, Bilboko Ospetsuak eta merkataritza eta ostalaritzaren ordezkariak tarteko zirela, besteak beste.