30.000 ahatetxok egin dute igeri Bilboko uretan

uriola.eus 2017ko eka. 19a, 13:43

Argazkia: @inakiarmada https://twitter.com/search?q=%23Estropatada2017&src=tyah

WOP Fundazioak sustatutako ekimenaren bidez bildutako irabaziak endekapenezko gaixotasun neurologikoak ikertzera bideratuko dituzte. Itsasadarra Itsas Museoko kaian askotariko ekintzak izan dira, Deustuko zubitik hasi eta Euskalduna zubian amaitu den lasterketa ospatzeko.

Igandean bosgarren edizioa ospatu zuen Work On Projectek abiatutako Estropatada lasterketak Bilbon. Beste behin ere, WOP Fundazioaren bidez gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko dirua biltzeko egingo dute plastikozko ahatetxoen lasterketa Biboko itsasadarrean. Aurten 30.000 ahatetxok itsasadarra mantu horiz estali dute. Taldeek WOPaton ahate erraldoien bidez ere parte hartu suten WOPaton Challengean, eta talde bakoitzak berea pertsonalizatzeko aukera izanik. Aurten 40 enpresak hartu dute parte ahate erraldoien modalitatean.

Ekimena goizeko 11:00etan hasi zen Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kaian. Umeentzako tailerrak, puzgarriak eta kontzertuak izan ziren lasterketa hasi baino lehen giroa alaitzeko. Bertaratutakoek pantaila bidez jarraipena egin zioten lasterketari Euskalduna zubiaren azpian. 

Hurrengoak izan dira zenbaki irabazleak:

1. 06380

2. 02148

3. 03749

4. 09201

5. 12282

6. 03901

Sariak hemen.

[2017-06-16] V. Estropatadak Bilboko itsasadarra mantu horiz estaliko du beste behin ere