Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak MOMA diskotekako musika-ekipoa zigilatu du. Ingurumena Babesteko Ordenantzak ezarritako mugak behin eta berriz gainditzen dituztela egiaztatu ondoren, neurri hori hartzea erabaki du. Auzokideek salatu dute establezimenduak eragiten duen zarata "baimendutakoa baino handiagoa” dela eta "ia egunero” zabalik dagoela.
Atzo, Udal gobernuaren erabakia ezagutu baino lehen, Rodriguez Arias kaleko auzokideek eta Ilunion hotelak salaketa bat iragarri zuten Udalaren aurka, MOMAri jarduera baimena legez kanpo emategatik. Halaber, salaketa gehiago jarriko dituztela iragarri dute, zenbait zinegotziren kontra.
Laguntza eske
Hotel Ilunion eta Rodriguez Ariaseko bizilagunek MOMA diskotekak bost hilabeteetako ibilbidean eragin dituen kalteen aurrean Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak hartutako jarrera pasiboa salatu zioten Arartekoari aurreko hilean.
[2017-05-30] Arartekoaren aurrean salatu dute MOMA diskotekaren auzia