Udalak harrera egin die Bilbon uda pasako duten Saharako eta Europa Ekialdeko umeei

uriola.eus 2017ko uzt. 10a, 16:25

Bilboko Udalak hitzarmen batzuk berritu ditu ume hauek uda Euskadin pasatzea ahalbidetzen duten elkarteentzat. Esker oneko hitzak izan ditu 54 harrera-familiarentzat ETA Oporrak Bakean programarekin lotu du Bilbo Balioen Hiria proiektu estrategikoa.

Bilboko Udalak Bilboko familia batzuek uda hemen pasatzeko hartutako Saharako eta Europako Ekialdeko ume talde bati egin dio harrera-ekitaldia. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia den Itziar Urtasunek eta beste udalkide batzuek lagunduta, ongietorria eman eta oporraldi zoriontsu dibertigarriak opa izan dizkie.

Harrera saharar jendea babestuta dagoen Tindoufeko (Argelia) kanpalekuetatik eta Ukraina, Errusia zein Bielorrusiako umezurtzentzako zentroetatik edo egoera ahulean dauden familietatik heldutako 57 umeei egin zaie harrera. Umeekin batera abegi-familiak egon dira. Bilboko alkateak esker oneko hitzak izan ditu umeei harrera egiten dieten 54 familientzat, baita ume horiek uda ematera Euskadira etortzea ahalbidetzen duen elkarteentzat ere; hau da, Euskadin Fronte Polisarioak duen Ordezkaritzarentzat eta Chernobileko Umeak, Asociación Chernobil, ACOBI eta Ukrania Gaztea elkarteetako ordezkarientzat. Egiten duten lan eta ahalegin handiak eta konpromisoa eskertu nahi izan dizkie alkateak. Familiei ere esker ona agertu die uda guztietan erakusten dituzten eskuzabaltasun eta elkartasunagatik.

Alkateak udalak 1999tik urtero burutu duen Oporrak Bakean programarekin lotu du Bilbo Balioen Hiria proiektu estrategikoa. Alkatearen hitzetan eraikitzen ari garen balioen hiriak oinarri ditu hau bezalako keinuak. Umeei abegia egiten dieten familiek, besteen alde lan egiten duten boluntarioek eta umeak bizi diren abegi-etxeek eskuzabaltasun, abegikortasun eta elkartasunaren balioak transmititzen dituzte. Bilbo Balioen Hiria estrategian planteatzen ditugu motor horiek.

Bilboko Udalak hitzarmenak berritu ditu aipatutako elkarteekin, ume eta gazte horiek garapen eta hazte-prozesu hobeak edukitzeko, erradiazio nuklearra duten aldeetan bizitzeagatik jasan behar dituzten ondorioei aurre egiteko eta muturreko klimetan, arreta barik edo desegituratutako familiakoak izanda afektu barik bizitzeagatiko ondorioei aurre egiteko. Hitzarmen hauen bidez, alde batetik, Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin Oporrak Bakean programa indartu da, batera finantzatuta. Hori 19 urte arteko saharar ume eta gazteentzat da. Bestetik, duela 8 urtetik hona Europako Ekialdeko umeak ekartzeaz eta familietan hartzeaz arduratzen diren elkarteekin ere hitzarmena sinatu da.