Rekalde Zumarkalean eta Mazarredo kalean zirkulazioa moteltzeko bi radar ipiniko ditu Udalak

uriola.eus 2017ko uzt. 20a, 13:10
Argazkia: Wikimedia Commons

Rekalde zumarkalean eta inguruan ibilgailuek sarritan 50 kilometro orduko abiaduraren muga gainditzen dutelako Udalak radar-kabina bi, disuasio-izaerakoak, jarriko ditu. Bata Mazarredo zumarkalearen parean eta beste Rekalde zumarkalean. Neurri hauek abuztuaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Ricardo Barkala Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzia eta Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzia gaur egindako agerraldian Rekalde zumarkaleko zirkulazioa moteltzeko hartuko dituzten neurriak ezagutzera eman dituzte. Helburuak, zirkulatzeko gaitasunaren kalterik gabe, abiadura moteltzeko eta horrela alde horretan bizi-kalitatea eta bizikidetza hobetzea dira.

Abuztuaren 1etik aurrera, Udalak radar-kabina bi, disuasio-izaerakoak, jarriko ditu. Bata Mazarredo zumarkalearen parean eta beste Rekalde zumarkaleko 25 eta 27 zenbakien artean. Gainera, Rekalde zumarkaleko tarte guztian eskuineko erreia alde bietan aparkatzeko izango da gauez eta asteburuetan, orotara, aparkatzeko 71 plaza gehiatuz. Hala ere, autobus-geralekua duten etxadietan ezin izango da aparkatu. Zirkulatzeko ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 20:00etara; larunbatetan 09:00etatik 20:00etara; eta igandean 11:00etatik 20:00etara.

Alde bietako erdiko erreietan lurreko seinale gehiago jarriko dira, 50 kilometro orduko abiadura gehienekoa dela adierazteko. Salbe zubitik beherantz datozenentzat jarriko dira zutikako eta lurreko seinaleak. Guggenheim Museora joateko lurreko informazio-seinaleak jarriko dira eta Rekalde zumarkalean, Moyua-Mazarredo noranzkoan.

Istripu ugariko tartea

Rekalde zumarkaleak Abandoko barrutia eta gaitasun handiko sare metropolitarra, aireportua eta iparraldeko auzoak lotzen ditu eta Bilboko hirugarren sarbidea da. Egunero, 20.000 ibilgailu pasatzen dira, horietako asko 50k/hko abiadura gaindituz eta istripuak eraginduz.