La Via Campesina elikagaien burujabetzarako nazioarteko mugimenduak deituta manifestaldia egingo dute igandean, uztailaren 23an, Bilboko kaleetan. EHNE Bizkaiak bat egingo du ekimenarekin eta merkataritza librerako nazioarteko akordioak salatuko dituzte 11:00etan Moyua plazatik irtengo den mobilizazioan. Horrekin batera, elikagaien burujabetza, berdintasuna, herrien borroka eta elkartasuna aldarrikatuko dituzte.
Topaketa Derion
Joan de asteazkenean, uztailaren19an, La Via Campesina mugimenduaren Nazioarteko Hitzaldiaren VII. jardunaldia ospatu zuten Derion. EHNE Bizkaiak antolatuta, 70 herrialdetatik etorritako 800 ordezkarik bat egin zuten nekazarien borrokarekin eta mundu mailako gizarte justiziarekin. Uztailaren 16tik 24ra ospatuko dute Derion hainbat hitzaldi eta ekimenekin.
La Via Campesina
La Via Campesina mugimendua gerra hotzaren amaieraren ostean sortu zen, orain dela 25 urte. Merkataritza librearen eta nekazal modu produktibistaren akordioen aurkako mugimendu bezala sortu zen. Gaur egun hainbat herrialde borrokora gehitu zaizkie.