Bihar, uztailak 28, Gdeim Izikeko saharar presoen askatasuna aldarrikatuko dute Marokoko kontsulatuaren aurrean elkarretaratuz. Askatasuna saharar preso politikoentzako lelopean Marokoko Saleko Helegite Auzitegiak lau urtetik bizi osora arteko ezarritako kartzela zigorrak salatuko dute. Elkarretaratzea 12:00etan egingo dute Errekalde Aldapa kaleko 27. zenbakian.
Gdeim Izikeko auziperatuak
Gdeim Izikeko presoak zazpi urte daramatzate kartzelan, 2011tik, eta auzitegi militar batean epaituak izan ostean, bide zibiletik epaitu zituzten berriz joan den astean. Zortzi laguni bizi guztirako kartzela zigorra ezarri zieten, hiruri 30 urteko kartzela zigorra, bosti 25 urtekoa, eta beste hiruri 20koa.
Gdeim Izik kanpalekua eraitsi zutenean, 2010eko azaroan, 11 poliziaren heriotzaren erantzuletzat jo dituzte, egile edo konplize gisa, zehaztu gabe nork hil duen nor, hala nola indar publikoei eraso egiteaz eta hilotzak mutilatzeaz.