Gdeim Izik-en atxilotutako sahararren askatasuna exijitzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko

Gdeim Izik-eko preso politikoen aurka berrabiatu den epaiketa dela eta, Marokoren kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea deitu dute gaurko, 18:30ean.

2010ean Gdeim Izik-eko, Duintasunaren Kanpamendua desegin zutenean atxilotu eta kartzelaratu zituzten 24 saharar aktibisten aurkako epaiketak aurrera jarraitzen du Rabaten (Maroko).

Mendebaldeko Sahararen elkartasun mugimendutik preso politikoen egoerari buruzko kezkak azaldu nahi ditugu eta Marokoko Gobernuari atxilotuak berehala eta baldintzarik gabe askatu eta euren eskubideak errespeta ditzatela exijitzen dugu.

Hainbat elkarte, sindikatu eta alderdi politikok, preso politikoen saharar familiek egindako elkartasun eskakizunari gure atxikimendua eman nahi diogu eta gaur, asteazkena, hilak 22, arratsaldeko 18:30etan, Bilbon dagoen Marokoren Kontsulatuaren aurrean (Alda. Rekalde,27) egingo den elkarretaratzera batuko gara.