Abando-Indautxuko udaltegia Elkano kalera aldatu dute gaur

uriola.eus 2018ko api. 9a, 08:37

Barrainkuako Udaltegiko instalazioak itxi egin dira, udaltegia eraldatzeko eta handitzeko obrak egiteko. Obrak amaitu ondoren Indautxu-Abandoko udaltegia Barrainkuara itzuliko da berriro.

Abando-Indautxuko udaltegia behin-behinean lekuz aldatu da gaur, apirilak 9, Elkano kaleko 20an eta 22an dauden lokaletara. Auzokoek orain arte udaltegi horretan egindako kudeaketak eta jarduerak egiten jarraitzeko behin-behineko instalazioetara joan beharko dute, Barrainkuako udaltegia eraldatzeko eta handitzeko obrak egiten diharduten artean. Obra horiek amaitu ondoren, Abando-Indautxuko udaltegia atzera ere Barrainkua kaleko 5ean egongo da.

Elkano kaleko lokalak 680 m2–ko azalera du eta honako hauek ditu:

  • Herritarren arretarako bulegoa
  • Ekitaldietarako aretoa
  • Barrutiko Kontseilua eta kontseiluaren batzordeak
  • Blas de Otero elkartea
  • El Sitio elkartea
  • Gela berri bi, oraingo Udaltegian egiten diren tailerrez gain, beste tailer batzuk egiteko

Barrainkuako Udaltegia

Abando-Indautxuko udaltegia Bilborako ekipamendu berezia izango da, kulturgune berria eta Barrutirako gune modernoagoa, erabilgarriagoa, efizienteagoa eta irisgarriagoa. Horrela, Udalak aurrera egingo du auzokoei gertuko ekipamenduak hornitzeko helburuan, gaur egungo premiei egokitutako zerbitzuekin eta arlo askotako eskaintzarekin: batetik, kulturako, aisiako, gizarte-arloko eta kiroletako zerbitzuak eskaintzen dira eta bestetik, administrazio arloko eta herritarren arretarako eta partaidetzarako zerbitzuak.

Eraberritze-lanen ondoren udaltegiak azalera erabilgarri bikoitza eta, ondorioz, espazio gehiago, izango du. Zerbitzu nagusien banaketa hau izango da, solairuka:

Sotoa: ekitaldietarako aretoa, 100 pertsonentzat, kamerinoekin; erabilera askotarako gela eta erakusketa-gela, 102 metro karratukoa, bi altueratan.

Beheko solairua: espazio libre eta diafano handia, eraikineko gainerako lekuetara joateko ataria. Erabilera askotarako eta erakusketarako aretoaren bigarren altuera eta herritarrei arreta emateko gunea hemen egongo dira.

1. solairua: txikienentzako programak eta tailerrak egiteko erabiliko da.

2. solairua: bulegoak eta Blas de Otero Fundazioa egongo dira.

3. solairua: Barrutiko kontseiluko batzarretarako aretoa eta gimnasioa gizonezkoen eta emakumeen aldagelekin. Gainerako espazioan bulegoak eta bileretarako espazioak egongo dira, tabike mugikorrekin, beste erabilera batzuetarako aukera edukitzeko.

4. solairua: El Sitio Elkartea, tailerrak egiteko lokala eta erabilera askotarako gelak.

5. solairua: tailerretarako lokalak egongo dira eta atzealdea erabilera askotarako izango da; baliteke ikasketa-gelak jartzea hor.

6. solairua: eraikinaren funtzionamendurako behar diren instalazioak egongo dira azken solairu honetan.

Erabilera askotarako eta erakusketetarako aretoak eta ekitaldietarako aretoak sarrera independentea edukiko dute Barrainkua kaletik, hain zuzen ere horiek erabili ahal izateko Barrutiko Udaltegia itxita dagoenean.

Udaltegien Sarea

Une honetan Bilbon 25 udaltegi daude uri osoan zehar. Bakanak, tamaina eta ezaugarri askotakoak…auzoan auzoko izaera eta ezaugarri bereziekin.

Batzuk lehen ikastetxe izandako lokaletan daude, beste batzuk ondare-balio handiko eraikinetan; horrelakoetan daude Deustuko Udaltegia (Bidarten), Basurtuko Udaltegia (Zankoetan), Castaños kaleko udaltegia eta Zazpi Kaleetakoa (La Bolsa eraikina).

Lehenengo Udaltegia duela 30 urte inauguratu zen Otxarkoagan eta harrezkero, Bilboko Udalak argi izan du Bilboko 8 Barrutietan horrelako ekipamenduak jarri behar zirela Udala bera auzoetako bizilagunei hurbiltzeko, hurbileko ekipamenduen bidez.