Desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten Mahiarte teilerreko 14 kidek sortu dituzte obrak, energia berriztagarriak eta jasangarritasuna ardatz hartuta. Lan bakoitzak QR bat izango du herritarrek artistaren ahotsa eta azalpena entzun ahal dezaten, bilduma honen inguruko ulermen sakonago bat izateko.
Jon Urturi kooperatibako koordinatzaileak ekimen honek helburu bikoitza duela azaldu du: “alde batetik, herritar guztientzat bermatzea energia eskuragarria, segurua, jasangarria eta modernoa; eta, bestetik, artista horien lanak jendeari hurbiltzea, haien sormen-gaitasunei balioa emanez eta Bilboko erdigunean duten lokala ezagutu dezaten gonbidatuz”.
Nahiarte sormen artistikoko kideek aurretiaz aurkeztu izan dute beste bilduma bat Bilboko Metroan “Artista naiz” izenburua zuena eta, aurten, urritik abendura arte ikusgai izango da “Artea energia positiboaz kargatuta” bilduma. San Mames geltokian eskegi dira jada lanak eta denbora aurrera joan ahala lekualdatuz joango dira, beste geltokietan ere erabiltzaileek bilduma hontaz goza dezaten.