mai 12 Abando - Indautxu
Indautxuko parkeak eta lorategiak zeharkatzeko aukera egongo da maiatzaren 16an. Bilboko hiri-eremuko balio natural handieneko lekuen artean daude, eta esanahi handia dute bertako biztanleentzat eta bisitarientzat, beren izaera historikoagatik; birika berdeak dira, dentsitate handiko auzo urbanizatu eta jendeztatu batekoak, hiriaren bihotzean bisitari ugari hartzen dituztenak.
Ibilbidean naturarekin, paisaiarekin eta espazio bakoitzaren historiarekin lotutako hainbat alderdi azalduko dituzte, eta bertako elementu natural garrantzitsuenak eta horiei lotutako hiri-paisaiaren xehetasun arkitektonikoak.
Gidaria: Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan)
Hasiera: 16:30an, Sabino Arana Etorbidea (Metro San Mameseko irteera)
Amaiera: 19:30ean, Puppy (Guggenheim Museoaren ondoan)
mai 07 Bilbo
Azterketak egin diren 16 ikastetxeetatik gehienetan, nitrogeno dioxidoaren (NO2) mailak Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutako 10 µg/m³-ren gainetik daude, batzuetan lau aldiz gehiagora iritsiz. Hau ikusita, talde ekologistek hiri-eremuetan trafikoa murrizteko eta eskola inguruak autoentzat erabat itxitzeko eskatu dute.