Bederatzi udalerritako (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Ubide eta Zeanuri) unibertsitateko gazteei zuzenduta dago BideON, garraio jasangarriko proiektu pilotua. Herri hauetako gazteak Deustuko Unibertsitatera, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera, Bilboko Ingeniaritza Eskolara eta Mondragon Unibertsitateko Bilboko fakultatera hurbiltzea da proiektuaren helburua, herri hauek hirietan kokatuta dauden zerbitzu nagusietatik urrun daudenez, gazteen mugikortasuna errazteko
Ez da erraza, izan ere, egunero Arratian sakabanatuta dauden herri batetik bestera joatea, are gehiago ibilgailu pribatu bat eduki ezean. Proiektua ez dago soilik ikasleengana bideratuta, udalerri hauetan bizi diren 65 urtetik gorako herritarren mugikortasuna erraztea da baita BideON Arratiaren helburua, farmazia, osasun zentro, saltoki eta bestelako zerbitzuak eskuragarri izan ditzaten.
Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimen honen xedea ibilgailku pribatuekiko menpekkotasuna murriztea da, baita CO2 isuriak murriztea ere, horrela eskualdean bizi diren bizi-kalitatea hobetzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak 900.000 eurorekin finantzatu du proiektuaren fase pilotua, “Herri Txiki, Aukera Handi” prozesu parte hartzailearen bidez identifikatutako mugikortasunaren erronkari aurre egiteko, zerbitzu publikoen bidezko eskaintza ekitatiboa eskainita